SAGARDOAREN

historia.

Euskal Herria tradizio ondo sustraituak dituen lurraldea da. Sagardotegira joatea gertakari kultural eta gastronomikoa da, eta bisitarien jakin-mina pizten du. Sagardoaren ekoizpena XI. mendean hasi zen. Jatorrian, inguruko jendea sagardoa dastatu eta erostera joaten zen sagardotegira. Sabela hutsik zutela edatea saihesteko, jateko zerbait eraman ohi zuten. Denboraren poderioz, sagardotegia tradizio bihurtu zen, eta gizarte-topaketak egiteko leku eta jatetxe gisa ere erabiltzen hasi ginen.

SAGARDOTEGIKO MENUA

ARAETA

gure historia laburra.

1992an sortu zenetik, Araeta sagardotegiaren eginkizun nagusietako bat geure sagardoa ekoiztea izan da. Metodo tradizionalari jarraitzen diogu, pausoz pauso, sagarraren bilketan, prentsaketan eta botilaratzean. Izan ere, sagarrondoz betetako 40.000 m2-ko lursail bat daukagu.

Araeta sagardotegia 2013ko abendura arte martxan egon zen. Hilabete horretan, berrikuntzak egiteko denbora batez itxi genuen, eta orain berriro ere ateak zabaldu ditugu, etapa berri bati ekiteko.

EZAGUTU GAITZAZU BERRIRO
Loading